Barkatu Ama

2012/06/20

ZATOR RAFTIN EGITERA


OHARRA:  OSTIRALEAN ATERA ORDEZ LARUNBATEAN ATERAKO GARA.


Interesa azaldu duen parte handi batek, ostiralean ateratzea posible ez duela ikusita, larunbat goizera pasa dugu irteera eguna.


Zatoz Rialp Herrira Raftin egitera!!!!!
Uztailaren 14ean kataluniar pirineoetan dagoen Rialp herrian egingo dugu gure hurrengo geldiunea.
La “Nogera Pallaresa”errekan behera jaitsiko gara baltsa  batean sartuak eta ekintza segurtasunarekin burutzeko arduradun profesional bat izango dugu bide lagun.
17km ko bideaburutuko dugu 3 orduz ur bizietan, baina hau egiten hasi baino lehen,segurtasunaren inguruko txarla bat jaso beharko dugu. Egoera bakoitzaren aurrean ze neurri hartu argi eta garbi edukitzeko.
Partaide guztiak, Antolatzaileek utzitako neoprenozko trajea, txalekoa eta kaskoa jarri beharko ditugu. Guzti hau ekintza burutzeko ezin bestekoak izango direlarik.
Ekintza hau burutu ahal izateko ezin bestekoa da igeri egiten jakitea. Bestalde 18 urte baino gutxiago baldin badituzu zure gurasoen baimena ekarri beharko duzu.Baimen horri hori guri eskatu beharko diguzularik.
Egitaraua:
Uztailaren 14a Larunbata.  10:30 etan irtengo gara Rialp herrirantz. Bidean bakoitzak eramandako bazkaria jateko geldialdi bat egingo dugularik.
Bertara iristerakoan  bertan afaldu  eta alberge batean lo egingo dugu. Goizean gosari eder bat egin ondoren, aiguadiccio enpresako profesionalak izango ditugu bide lagun.
Ekintza burutu ondoren , etxerako bidea hartuko dugularik. 

Bidaia,afaria, albergea, gosaria eta Raftin ekintzaren kostua oraindik zehaztear badago ere, 90,00€ ingurukoa izango da.
Hau dena jende kopuruaren arabera egongo da eta geroz eta jende gehiago geroz eta merkeagoa aterako da.
Izena emateko barkatuama@euskalerria.org helbidean edo 600650740 telefono zenbakian eman beharko dugu. Gauzak behar bezaza egiteko kontu korronte batean 50,00€ ko diru sarrera bat egin beharko dugu, fidantza moduan.  azken eguna Uztailak 6 ostirala izango da. Azken eguna iritsi arte izena ez ematea, tradizioa bihurtu bada ere, guretzako errazagoa izango da denbora pixka-batekin  aurreikustea jende kopurua.
Informazio gehiago:  www.aiguadicciorialp.com  elbidean aurkituko duzue

ANIMATU !!!!!
Barkatu Ama Espeleologia Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario